XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aldiz, FONTCUBERTAk defenditzen du gauzen gaur egungo egoera, 70eko urteetan sortu zen krisialdi moral, politiko, zientifiko eta estetiko baten produktua dela.
Errealitatea agortu egin dela esatea gerta liteke, eskierki, gehiegizkoa izatea.
Edozein modutara ere, bere edo beren ideiak agortzen ari zaizkienak argazkilariak dira argazkiarekiko, baina inola ere ez errealitatea, hau agortezinezkoa eta mugagabea da eta.
Behin argazkiaren inguruko beste debate handietako bati ekin ondoren, nola den bere egiaz eta benazko izaerari buruzkoa, argi eta garbi testimoniala batzuen ustez; eta aldiz, erabat eta zeharo desonestua eta gezurrezkoa besteen eritziz; Susan SONTAG agian sasikonklusio bat litzatekeenarekin datorkigu zera dioenean, alegia:
Argazkiak dituen mugak, eta hautespeneko prozesua bera ere, jadanik abiapuntu deformatu bat da, eta aldi berean errealitatetik eta egiatik apartatua beraz.
Bi informatzaile grafikok hartutako mitin politiko baten irudiak, esate baterako, horietako batean jendeak okupatutako mailak hutsune handiekin ikusten dela; eta bestean, hartze-angelu murritz bat erabiliz jendetza ikaragarri bat erakusten duela, marko berean lortutako argazkiak dira, eta hala ere ez dute informazio bera jasotzen, aitzitik baizik,
John SZARKOWSKI New Yorkeko MOMAko Argazki-Departamentuko Zuzendariak zuzeneko erlazio batean jartzen ditu argazkiaren produkzio-prozesua eta abagunea edo oportunitatea.
Aurreko lerroetan azaldu den argumentu horrek berak balio du argazkigintza gainerako arteekin konparatuzko teorizazioan desprestigiatzeko.
Roland BARTHES intelektual frantsesak (1915-1980) gogor eraso zuen, arrazoi horrengatik, argazkiaren kontra.